XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Koipetsuak irabazi zuenez bere saritzat hartu nahi gintuen, antza.

- Eseri hemen, eseri.

- Lasai, etxean bazeundete bezala.

Damutzen ari zitzaidan hara joan izana.

Eseri ginen eta, bilera hasi bitartean mahai hartako jiran zegoen jendeari hasi nintzen begira: zuzendariaz gain, irakasle mordoxka bat, guri klase ematen zigutenak hiru: Erramun Txistu, Pello eta Arrate;

guraso batzuk ere baziren, gure lagun koipetsuaz gain, eta bazitekeen haietakoren batzuk gure gelakoen aita-amak izatea; eta azkenik ikasleak: UBIko gure bi lagunak, bistaz bakarrik ezagutzen nituen beste batzuk, eta azkenik gu: botorik gabeko gonbidatuak.

Zuzendariak hartu zuen hitza eta gure gelan gertatutako gorabeherak azaldu, bere erara, noski:

- ... Eta gelako ikasleek, beren aldetik, azterketarik ez egitea erabaki zuten, ez tutoreari ez zuzendariari ezer esan gabe; hori, automatikoki suspensoa irabazteko arrazoia izateaz gain, diziplinazko akats larria da, oso, bere horretan utzi ezin daitekeena...

Tankera horretan aritu zen puska batean oraindik, egia-erdiak eta gezur osoak nahastuz, eta gu bitartean han, (...)